Toki batzuen adierazpena. Artikulua I

Ikusiko ditugun toki batzuen berri artikuluren bat edo beste jarriko ditugu. Beharrezkoa da eurei buruz zerbait jakitea ikusi orduko. Horrek lagundu egingo dizu haien zentzu sakona zein den jakiten eta gozatzen.

AMABIRJINAREN ITURRIA, NAZARETEN.

Hunkigarria da Nazaretera heldu et “Birjinaren iturria” edo , musulmanak esaten dioten bezala, “Andre Mariaren iturria” aurkitzea.

Hona etorten ziren Jesus eta Maria ur eske. Orduan bezala, San Gabriel eliza txikian dagoen iturburutik sortzen da orain ere ura. Hortik jausten zen iturriraino.Hirurehun biztanle zituen aserri txiki bat zen lehenengo mendeko Nazaret. Ez gehiago. “Birjinaren iturri”tik Iragartearen elizarainokoa.

Biblian behin ere ez da aipatzen Biblian. Garrantzi gabeko bazter bat zen, ezezaguna. Mendixka baten inguruan , maila ezberdinetan sakabanatuta zeuden berezko haitzulo batzuk osatzen zuten eta harri gainean zeuden horma batzuk eusten zituzten. Haitzulo hoiek biltegi bezala erabilten ziren.

“Nazaretetik gauza onik irten lezake? Esan zuen Natanaelek egun baten Jesus aurkeztu ziotenean.

Nazareten bizi izan zen Jesus ia hogeita hamar urtetan. Horregatik deitzen zioten nazaretarra.

Hunkigarria da baserri txiki horrekin topo egitea. Gaur 80.000 palestinarren hiri handia da, baina urteak joan urteak etorri, Nazaret izaten jarraitzen du. Gu ere ver bera gara umetan eta nagusitan, urteak joan arren lehengo berbera gara. Beste horrenbeste gertatzen da Nazaretekin: hiri txiki edo handi, Nazaret izaten jarraitzen du, Jesus Maixua bizi izan zen eta hazi zen tokia. 


IZAN OTE ZEN JESUS SEFORIS-EN?

J. o. 20. urtera arte Galileako hiriburu izan zen Nazaretetik sei kilometrora zegoen eta inguruko hiririk garrantzitsuena zen Seforis ez da agertzen  Itun Berrian, baina ia ziurtzat jo dezakegu Jesus bertan sarri egon zela eta baita aitarekin eta Nazareteko bizilagunekin hiriaren berreraikitzean ari zela ere. Hori uste dute Biblian adituak direnek.

Herodes Antipas agintera heldu zenetik, K. a. 4. urtetik  Tiberioren ohoretan 20. urtean  Tiberias-era eraman zuen arte, Galileako hiriburua izan zen, haren agintaritzaren hiriburua eta egoitzaren tokia. Une hartan judu ortodoxo mordoa bertan bizi zela Erromaren aurka asaldatu zen eta suntsitua geratu zen. Herodes Antipas-ek hasi zuen haren berreraikuntza.

Ebanjelioetan adituak direnek diote berezkoa zela Jesus eta bere aita lanean hara joan izatea. Nazaret-ek, garrantzi txikiko herritxoak, ezin zien lanik eskaini bertako biztanle guztiei.

Uste da, baita ere, Ana eta Joakin, Mariaren gurasoak,  Seforis-en jaioak ote ziren. Horregatik, kurutzada-aldian, aintzinako hiriaren kanpokaldean, Frantziskotarren jaubetza zuen haiei eskainitako eliza eraiki zen.

Herodes Antipasen denboran  Seforis Erromaren aurka asaldatu zen arren, ez zuen hori egin 70. urtean Jauretxea suntsitu zen matxinadan. Horregatik ez zuten suntsitu.

1931n hasi eta mende guztian barrena jarraitu zuten arkeologi azterketek erromatar hiri eder bat aurkitu zuten eta 4.550 lagunentzako antzoki dotorea. Jesusek lan egin ote zuen eraikuntza horretan? Gerkerazko “Hipokrita” hitza entzun ote zuen? Antzerkian norberarena ez zen beste nortasun bat adierazten zuten pertsonaiei ematen zieten izen hori, orain egiten den bezala.

Kultur bat eta besteren topaketak gertatu ziren hurrengo mendeetan. Horregatik gaur Seforis-en sinagogak, jauregiak, gotorlekuak, elizak  eta batez ere III. eta IV. mendeetako erromatar etxeetako mosaiko ederrak ikus daitezke, batez ere “Galileako Mona Lisa” deituriko mosaikoa. 

 



TOKI BAT HISTORIKOA DEN JAKITEKO IRIZPIDEAK

Lau dira gure erromesaldietako joan-etorrietan ikusiko ditugun tokien egia historikoak baieztatzeko aintzat hartu behar diren irizpideak.

. Tradizioa

. Bizanziotarren baieztapena

. Laugarren mendeko erromesen idazkiak

. Tradizioak izendatutako tokiak baieztatzen dituzten lan arkeologikoak.

 

Tradizioa. Jesusen biztueraren ondoren, Laster, kristauak, gehienak juduak zirela, bizi izan zelako edo bere bizitzan garrantzitsuak zirelako tokiak ikustera eta otoitz egitera joaten ziren. Gogoratu egin gura izaten zituzten, ezagutu eta Jesusengandik hurrago egon. Gehiago oraindik, hantxe bateatzen eta eukaristia ospatzen hasi ziren. Hori, esate baterako Nazareteko Iragarte elizan, Nazareteko San Joseren etxean, Kafarnaungo Pedroren etxean, azken Afari tokian, Hilobi santuko unean, Sikenen Jesus samaritar emakumearekin aurkitu zen osinaren unean…

 

70. urtean, juduen lehenengo matxinada ondoren, Erromatarrek Jerusalem suntsitzen dute eta kristauek Lur Santutik ihes egiten dute. Jordaniako Pellara doaz. Geroago, lehenengo mendearen lehenengo hamarkadetan, juduen bigarren matxinada ondoren, Adrianok erromatar probintzia bihurtzen du Jerusalem, Aelia capitolina izena ezarriz. Ez du uzten judurik edo judu-kristaurik bertan bizi dadin. Gehiago, Venusen jauretxea eraikitzen du Hilobi Santuaren tokian. Beraz, kristauek ezin dituzte lur santuak ikusi IV. mendera arte, Konstantino I.ak kristautasuna Erromatar Agintzaren legezko erlijio jarri arte. Ez dituzte ahaztuko, ordea. Batzuek ikusi ere egingo dituzte, ezkutuan bada ere, erasoei eta heriotzari aurre eginda. 

Bi mendetan lur santuok bertan behera utzita egongo dira, alferrik galtzen.. Makario Jerusalemgo gotzaiak , 325. urtean, diotso Konstantinoren amari, Helena enperatrizari, “lur hoiek oso bertan behera utzita daudela” eta laguntza eskatzn dio  beraiek berreraikitzeko. Badakite non dauden. Ez dituzte ahaztu.

 

Bizanzioko Kristauak.   Kristautasuna legezko erlijiotzat jarritakoan, IV. mendean, , hasten dira Jesusen bizitza, nekaldia eta heriotza izan ziren bazterrak bilatzen eta berreraikitzen ; Venusi eskainitako jauretxea suntsitzen da, gurutziltzearen toki zehatza jartzen da, Oliomendian gizon eta emakumeen monastegiak sortzen dira; Hilobi Santuaren Basilika eraikitzen da eta baita Belengo Jaiotzaren eliza ere.

 

Jatorri eta nazio ezberdinatako erromesek ikusten dituzte toki santuak IV. mendean

Haiek utziko dituzte ikusitako lurraldeen berri zehatzak. 33. urtekoa da deskribapen antzinakoetarikoa, “Izengabeko Burgalensea” deritzaiona, Bordeleko erromes izengabeak idatzitakoa. Dena den, Egeria abadesa da erromes ezagunena. Uste da Galiziako monastegi batekoa zela, erregearen senide, eta horregatik emakume batek egin zuela arriskurik gabe, 381etik 384ra, Jerusalem, Palestina, Jordania, Mesopotamia, Egipto eta Konstantinoplatik zeharreko bidea eta horrela bere mojei azaldu ziela gero Itun Berriko eta Itun Zaharreko toki sagaratuetatik bere joan-etorria. Egeriaren joan-etorria” du izena azalpen horrek. 

Beste erromes batzuen idazkiak ere badira. Esate baterako, Poemeriarena. Teodosio enperadorearen senide zen eta hispano jatorrikoa ziur asko. ; Erromako Paularena, Melania nagusiarena eta Melania gaztearena. Beraien aberastasunak bertan behera utzi eta bizimodu aszetikoa hartu zuten hirurek Jaunaren herrialdean. Egeriaren alderantziz, euren biografoek idatzi zituzten  Lur Santutik zeharreko haien joan-etorriak.


Arkeologi lanek baieztatu egiten dituzte tradizioak azaldutako tokiak.

XI eta XX: mendeetan, bibli-tokiei buruzko azterketa arkeologiko asko egin dira, batez ere Jesusi eta ebanjelioei dagozkienak.

XIX eta XX. mendeetan zehar, ikerketa arkeologiko ugari egin dira Bibliako aztarnategietan, batez ere Jesusekin eta Ebanjelioekin lotutakoetan. Arkeologiak Jesus historikora eta Ebanjelioen egiazkotasunera gero eta gehiago hurbiltzen laguntzen digu. Tradizioak Jesusi eta Ebanjelioei erreferentzia egin dien leku askoren baieztapen zientifikoa ahalbidetzen du. Kafarnaumeko lana; Gallicantumeko elizan , non Kaifasen jauregira eramaten duten eskailerak aurkitu diren; Deikundearen elizako grafitiak "Xaire" gorespenarekin. Maria" -Ave Maria-, eta Pedroren etxean Kafarnaumen "Petrus" izenarekin; Hilobi Santuaren Basilikan egindako ikerketa zehatzak; Magdalako sinagoga; Qumraneko papiroak dira arkeologiak gaur egun duen ekarpenaren adibide.


HILOBI SANTUA, SANTUTEGIrik sagaratuena

Hilobi Santuaren Eliza, Piztueraren Eliza ere deitua, kristauen santutegi nagusia da . Bi arrazoirengatik:

Lehenik eta behin, barruan Golgota edo Kalbarioa dagoelako, gurutziltzaketa gertatu zen lekua; Edikulua, Jesusen hilobia dagoen tokia; eta tradizioak dioen harria, non Jesus lurperatu aurretik gantzutu zutela, juduen ohitura zen bezala.

Bigarrena: Milioika kristau, santu eta aita santu, kanonizatuak izan edo ez, bisitatu dute tenplu hau eta bertan egon dira otoitzean eta hausnarketan. Gogora ditzagun gure inguruko batzuk: Frantzisko Xabier, Loiolako Inazio, Karlos Foucauld ... Eliza unibertsalaren parte sentitzen da.

Hasierako egunetatik bisitatua.

Jesusen gurutziltzaketaren eta lurperatzearen lekua bere ikasleek bisitatu zuten kristau mugimenduaren hasieratik.

135. urte inguruan, Hadrianok kristau guztiei debekatu zien gunea bisitatzea eta Venusen tenplu bat eraiki zuen bertan. Greziar-erromatar jainkoentzako gurtza leku bat sortu nahi zuen. Kristauei ez zitzaien gunea ikusten utzi 200 urtez.

jauretxe paganoa eraiki zuen toki berean. Helena amaren eskariz egin zuen hori.

 


Kaperak eta debozio txokoak

Hilobi Santuaren elizan, tenplua gobernatzen duten hainbat konfesiotako kapera eta debozio-zentroak ere ikus ditzakezu. Bereziki bisitatzeko modukoak dira Frantziskotarren Kapera, Maria Magdalenari eskainitako aretoarekin, non tradizioak dioen Jesus berpiztua lorategian agertu zitzaiola; Santa Helenaren Kapera; eta Armeniar Kapera, nahiz eta gehienetan itxita egon.

Musulmanek dute tenpluko giltza

Hilobi Santuaren eliza hainbat kristau konfesioren esku dago edo haiek zaintzen dute: katolikoak, greziar ortodoxoak, armeniarrak, siriakoak, etiopiarrak eta koptoak.

Bitxia bada ere, egia da bi familia musulmanek dutela tenpluaren giltza eta egunero ateak ireki eta ixteaz arduratzen direla.

Al Husseni familiak du giltza bakarra. Saladinengandik jaso zuten enkargu hau , 1187an Jerusalem gurutzatuen eskuetatik konkistatu zuen sultanarengandik. Saladinek kristau konfesio desberdinen arteko bakea bermatu nahi zuen eta eraikinari beste musulmanek kalterik ez egitea ziurtatu. Nuseibeh familia da eraikinaren ateak ireki eta ixteaz arduratzen dena. Goizero eta arratsaldero, bi familietako kideak, edo haiek izendatutako ordezkari bat, bertan egoten dira zeremonia bitxi batean.