Programatik kanpoko topaketak

Egun bakoitzeko nondik norakoa, erromesaldi gehienetan, zortzirak eta laurenak inguruan, afalostean, amaitzen da. Une horretan, etxeratzera eta hurrengo egunerako atsedena hartzera gonbidatzen dira erromesak. Gurekin datorzenak ondo ere ondo ezagutzen ditugularik, badakigu hori ezina izango litzatekeela. Gureek egunari zuku guztia ateratzea nahi izaten dute. Horregatik, ekintza bat eta beste antolatzen ditugu, erromesek borondatez egin ditzaten. Hona hemen bat edo beste.

 

1. Hiru egun egingo ditugun Nazareten, lehenengo egunean hau aholkatzen dugu: oinez ibili, eta ahal bada astiro begiratuz, Jose, Maria eta Jesusen garaian hirurehun metro zituen herritxoa, hau da, Birjinaren Iturria deitzen zaionetik Iragarpenaren elizaraino. Gaur egun, Nazaret, oinarriz, musulman hiria da, 80.000 biztanle dituena, Israelgo Iparraldean gehien, eta Galileako Itsasotik 23 kilometrora dagoena. Lehenengo mendearen lehenengo hamarkadetan, bazter txikia zen, judutar gehienek ezagutzen ez zutena, eta bertakoek berezko harzuloetan bizi zirena.

Badira batzuk lehenengo egun honetan Jaiotza Basilikara joaten direnak, ikusteko eta errosarioa edo agurtza otoitz egiteko.

 

Amabirjinaren Iturria

Iragarpenaren Eliza


2. Bigarren egunerako honako hau proposatzen dugu. Klarisa lekaimeak zuten serorategia ikustea. Han onartua izan zen, mandatari bezala, federa bihurtutako Charles de Foucauld frantziarra. Karlos anaiaren jarraitzaile talde bat bizi da orain bertan. Ezezagun bat aurkeztu zen  monastegian  eta honen zerbitzuan lan eginez bizi izatea eskatu zuen. Ezkutuan, Nazareten berregin nahi zuen Jesusen bizitza. Foucauld-eko Bizkondea zen, Marruekosko azterlaria eta Frantziako Pariseko Geografi Elkartearen saria lortutakoa. Argeliako Tamanrraset-en hil zuen tuareg batek, hain zuzen ere, hamabost urtetatik gora zerbitzatu zuen herriko herritar batek. XX. mendeko Eliza Katolikoan eragin gehien izan duen santutzat ezagutzen da, Juan XXIII.arekin eta Kalkutako Teresarekin batera. 2022ko maiatzaren 15ean santu izendatu zuen Frantzisko Aita Santuak. Nazareteko espiritualtasuna, hau da, izengabeko bizitza isila izan da Elizari egin dion ekarpena. Bakarrik hil zen, Arjeliako Egoaldean. Gaur egun, mundu guztian sakabanatuta, haren espiritualitatearen jarraitzailetzat dauden familia asko dira. Pertsonaia bakarra da, ezaugarria benetan. Orrialde honetan uzten dugu bere biografia. 




3. Nazareten ondoren, erromes taldea Jerusalemera joango da, lau egunerako. Lehenengo egunean, iluntzean, afalostean, hauxe proposatzen da, bi ordu ingururako: Oinez inguratu hiri harresitua, Damaskoko Atean hasi eta hirira sartzeko diren beste zazpi ateetan geldituz. Beraietako bakoitzetik, hurrengo egunetan aurkituko dena  aurkeztuko da: Getsemaniko baratza; Oliomendia; Zedrongo Arana; Mesias sartuko omen den Ate hesitua; Mezkiten zelaia edo Jauretxearen Mendia; suntsitutako Jauretxea; Erosten Horma; Jesus atxilotua izan zen et Pedrok ukatu zuen Kaifasen Etxea; Herodesen Jauregia, Jesus heriotzarako epaitua izan zen Pilatoren bizilekua. Ibilaldi hori Jesusen azkenengo astea nolakoa izan zenaren ikuspegi bat da. Baten batek, adina dela edo gogoa dela, ibilaldi hori egin nahi ez badu, hurrengo egunetan izango du dena zehatz-mehatz, ezer galdu gabe, ikusteko aukera.

Damaskoko Atea

Mesias sartuko omen den hesitutako Atea 


4. Jerusalem-en gaudela erromesei egiten diegun beste eskaintza bat honako hau da: Mea Shearim auzoa ikustea. Hirian dagoen ultra-ortodoxo talderik antzinakoena eta ugariena. Gure pentsamoldetik hain urrun dauden beraien ezaugarriak interesgarria egin dezakete beraiek ezagutzea. XIX. mendearen zehar eraiki zen auzoa. Bera ikustea mendeak atzerago joatea bezalakoa da, kale bat gurutzeratuta bakarrik. Jarediak edo jaredimak dira auzonako biztanleak, fariseotarren ondorengoak diren sekta bat. Beltzik janzten dira beti, Tora aztertzen ari dira eta ez da militar zerbitzua beraientzat. Eurena Tora aztertzea eta otoitz egitea da. Estatuak mententzen ditu, eta euren emazteen lanak. Erraz nabaritzen da nortzuk diren emazte hauek, beraien eratasunagatik. 


5. Iluntzean ikusiko dugun beste toki bat  hauxe da: “Ilobi Santua”. Ixten duten unean izango gara bertan. Halabeharrez, 1187tik hona, elizaren irekitzea eta ixtea belaunik belaun bi famili musulmanen esku dago. Munduko eliza katoliko bakarra da Islameko sinistedunen esku dagoana eta ez katolikoen esku. Musulmanek agintzen zuten garaian hartutako erabaki zuhurra da. Ilobi Santuan beti eztabaidan zeuden eliz ezberdinen arteko (armeniarren, greziar ortodoxoen, prantziskotarren, kristau-siriarren, kristau etiopeen eta koptoen arteko, hain zuzen ere) tirabirak ekiditzeko izan zen.