Nola prestatzen dugu erromesaldia?

Erromesaldia egin nahi dutenek izena ematen dutenean eta parte hartzeko ardura ezaugarri batekin baieztatu dutenean, parte hartzaile guztiek osatutako WhatsApp taldea sortzen dugu. Hemendik deituko zaie hileroko edo egitaraua betetzeko astirik ez bagenu, hamabosteroko batzarrera. Zer egiten dugu batzar bakoitzean?

Lehenengo topaketa

  • Erromesaldia aurkezten zaio taldeari.

  • Nondik norakoaren azalpena: Hiru egun Nazareten eta lau Jerusalemen.
  • Zein egoera une bizi du herrialdeak.
  • Taldetxoetan batu parte hartzen dutenek elkar ezagun egin deitezen eta denak lehenengo unetik hara, eroso sumatuz, familia handi bat sor dezaten.
  • Non dago erromesaldiaren arrakasta? Joan-etorria nola gertatzen den bai taldeka bai banan banan. 

Bigarren topaketa

  • Joan-etorriko toki bakoitzaren aurkezpena eta mapan non kokatzen den, bai Jesusen garaian bai orain.

  • Liburuen aurkezpena. Irakurri!
  • Taldeetan bildu. Elkar ezagutzearen garrantzia, Lur Santua zergatik ikusi gura dugun azaldu. Zer itxaroten dugu joan-etorri honetatik?.
  • Oinarrizko jakingarriak: pasaporte, dirua, jantziak, janariak, lurraldean ziurtasuna izatea.
  • Zein lan egin behar dugu hurrengo batzarra baino lehen.

Hirugarren  topaketa

  • Elkarrizketa. Nola ari gara prestatzen?

  • Ze historia dago egunero ikusiko dugun lurraldean: Inguruko agintaritza guztiek hartu dute indarrez eta menperatu dute. Babiloniak erbesteratu zituen; Salomonek eraikitako lehenengo jauretxea suntsitua izan zen. Behin ere ez dute ahaztuko, ikusi 137 salmoa. Erromatarrek suntsitu egin zuten Jerusalemgo jauretxea 70. urtean, juduek erromatarren aurka egin zuten lehenengo matxinadan.
  • Nor da nor Jesusen bizitzan? Herodesak.
  • Lur santuko hamar leku garrantzitsuenak. Ikusiko ditugu.
  • Galderak, erantzunak.

Laugarren topaketa

  • Hilobi santuan dauden kristau taldeak: Katolikoak, ortodoxo greziarrak, kristau armenioak, kristau koptoak, kristau siriarrak, Etiopiako eliza ortodoxoa. Beraietariko bakoitzaren zehaztasunak.

  • Gauetan gurarizko irteerak.
  • Ordaintzeko erak: Aseguruak: tresnen aseguruak, aseguru kontratatua.
  • Galderak eta erantzunak.     

Bosgarren topaketa

  • Zer irakurri dut? Zer aurkitu dut denbora honetan?

  • “Irakurtzeko artikuluak”en aurkezpena.
  • Han eta hemen izango ditugun Eukaristiak eta bestelako ospakizunak, ez bait dira denak Eukaristia izango. Erosketak egiteko une bereziak
  • Aseguruak eratu.
  • Joan-etorriaren egunkaria: nola antolatu; ikusitakoaren berri jarri, nondik norakoa berrikusi, argazkiak antolatu…
  • Pasaporteak, fotokopiak.
  • Gidak
  • Irteera. Topaketa lekuak
  • Galderak eta erantzunak.