Nazaretera bidean, Itsasoko Zesarea ikusiko dugu: kaia, erromatar antzokia Erromako enperadorearen ohoretn Herodes Nagusiakeraiki zuen hipodromoa. Hiri honetatik kristautasunak judaismoti irten zuen eta munduari ireki zitzaion.
Nazareten: Amabirjinaren edo, musulmanek esaten dioten bezala Andre Mariren Iturrian otoitzaldia, eta iturrirako ura sortzen duen San Gabriel eliza greko-ortodoxoko iturburuaren ikustaldia. Seforis-en, Josek eta Jesusek ia ziur lan egin zuten hiria ikustea; erromatar antzokia eta Galileako “Mona Lisa”. Galileako Kanaan: Ezkontzako agintzarien berriztatzea. Berriz ere Nazareten: Basilikaren ikustaldia, Iragarpenaren haizpea, San Joseren edo Familia Sagaratuaren, Nazareteko sinagogaren eta Amildegiaren Mendiaren ikustaldia.
Iragarpenaren basilikan Meza. Afalostean, Klarisen komentua izandakoaren ikustaldia. Hiru urtetan hortxe bizi izan zen Franzisko aita santuak santu izendatutako Frantziako Charles de Foucauld.
Mendiko hitzaldia izan zen Zoriontasunen mendira irteera; Zoriontasunak eta ogien eta arrainen ugaritzea gogoratzen den Tabgha-ren ikustaldia. Kafarnaun, “Jesusen hiria”: Pedroren etxearen eta Jesus egon zeneko eta hitzaldia izen zueneko gainean eraikitako IV. mendeko sinagoga eta hiri honetan aurkitutako “Getsemani”ren ikustaldia.
Magdala: sinagoga, Magdalako harria “menora”rekin, garbiketarako bainuak, kaiaren ondakinak eta emakumeen ohorean egindako eliza ikusiko ditugu. Isasontzian zeharkatuko dugu Galileako Itsasoa edo Tiberiaseko Aintzira. Tabor Mendira igoera: Itxuraldaketaren Basilika eta Behe Galileako Esdrelongo aranaren ikuspegia.
Kafarnaun-en, Aintzira ondoan, otoitzaldia. Hemen aukeratu zituen Jesusek lehenengo ikasleak. Hemen hasi zen Jesusen agiriko bizitza..
Jordan Ibaian: Bataio agintzarien berriztatzea. Kumraneko harzuloak. Itsaso Hila: Lurreko tokirik beherenean igerialdia eta bazkaria. Jeriko-ren ikustaldia: Hiri zaharra eta Jesusek Zakeo aurkitu zueneko sikomoroa. Toki honetan jarri zuen Jesusek samaritarraren ipuina. Jerusalem-era heltzea
Bataioaren agintzarien berriztatzea. Bi ordu t´erdiko ibilaldia egingo dugu Jerusalem-go ateak eta auzoak eta Jesusek bere azken astean zapaldu zituen tokiak inguratuz.
Oliomendia: Betfage: Jesus hortik irten zen Erramu igandean. Aita gurearen eliza: “Aita gurea” hizkuntza mordoan idatziriko ehun plakatik gora daude. (Sabino Aranak idatzitako gure hizkuntzan ere bai); Dominus flevit kapera “Jaunak negar egin zuen jauretxearen edertasuna ikustean”, Oliomendiaren barrenean. Getsemani: atxiloketaren harzuloa, Olioen baratza, hilzoriaren Eliza, San Pedro Galikanturen Eliza, Kaifasen jauregia eta espetxeak. Afaltokiaren ikustaldia: tokiaren garrantzia. Prantziskotarren elizan Eukaristia, “Afaltokia”. Golgotaren eta Hilobi santuaren ikustaldia. Armenioen kaperaren ikustaldia: kalbarioaren oinarria eta “Domine ivimus” arkeologi aurkikundea.
Afaritokian Eukaristia
San Markoren araberako Nekaldiaren irakurketa Getsemaniko harpean edota atxiloketa tokian.
Ein Karem. San Juan Bataiatzailearen eta Mariak bere lehengusina Isabeli egindako ikustaldiaren santutegiak. Judu auzoan ibilaldia: kardu nagusia, zazpi besoko argimutila, judu auzoaren bihotza, mezkiten lautada edo Jauretxearen Mendia eta Erosten Horma. Betesda igerilekuaren ikustaldia.
Jesusen urratsak jarraiturik, Bide Mingarritik zehar Gurutzebidea.
Mezkiten lautada, juduen antzinako jauretxea. Belengo Herodium-aren, Herodes Handiaren gotorlekuaren ikustaldia. Bera lurperatzeko eraikia eta juduen lehenengo eta bigarren matxinadaren zeloteen babeslekua. Erromatar antzokia. Artzainen zelaia: Erosketak egiteko Belen-go kooperatiba baten geldiunea. Betanian, Jesusen adiskideen etxea ikustea.
Betaniako adiskideen alderako otoitza.
Jaiotzaren eliza, jaiotzaren harpearekin eta San Jose eta San Jeronimoren kaperekin. Belenen, Meza arabez, Bet Sahur-eko kristauen elizan.
Aireporurantz irteera.
* Erromes guztiek izango dute pinganiloa azaltzailearen azalpenak entzun ahal izateko.
* Zenbat lagun diren Ilobi Santua ikusten, aldatu egin daiteke Ilobi Santurako ikustaldia.
Belengo Jaiotzaren Elizarako sarrera txikiaren atean
Handitu atea, Aita, ezin bait naiz igaro;
umeentzat egin zenuen.
Ni, esanak esan, hazi egin naiz .
Atea handitzen ez badidazu, txikiago egin nazazu,
errukiz, bizitzea ames egitea den adin bedeinkatura
bihur nazazu.
Miguel de Unamuno