Ajentziek erromesaldi guztiz ezberdinak eskeintzen dituzte. Urte askoren esperientzia ondoren, gurea berezia eta bakarra da. Ez duzu beste horrelakorik aurkituko!
Historiako Jesus aurkeztea dute oinarri gure erromesaldiek. Hau da, Nazareteko Maixuaren presentziaren ziurtasun historikoa eta arkeologikoa duten tokietan ibiltzen gara. Alde batera uzten ditugu ote direnak edo deboziozkoak.
Gure aldetik, beste erromesaldietan behin ere ikusten ez diren toki batzuk sartzen ditugu: Maria Magdalena jaio zen 2011n aurkitutako Magdala eta bere sinagoga; Nazaretetik 6 kilometrora dagoen Seforis. Gaur ia ziur esan dezakegu Jesusek, bere aita Joserekin batera, han dagoen lehenengo mendeko antzokiaren eraikuntzan lan egin zuela; Herodium, Herodes Handia lurperatuta dagoen menditxo artifiziala. Oraintsu aurkitu da bertan haren sarkofagoa edo hilobia.
Nazareteko Jesus dugu gure erromesaldiaren erdigunea, baina baita ikusiko ditugu gizarte edo politika aldetik garrantzitsuak diren toki batzuk ere, Israel-Palestina gatazka ezagutzeko: Mezkiten Lautada edo Jauretxearen Mendia eta “The West Bank” bezala ezagutzen den “Mendebaleko Horma” juduek egunero otoitz egitera batzen diren munduko sinagogarik handiena, Jerusalengo Sinagoga Handia ere ikusiko dugu, astirik badugu.
Gauetan, egitarautik kanpo, nahierazko ekintzak eratzen ditugu bai Nazareten bai Jerusalemen, beste leku baten argitzen dizuegunez: Carlos de Foucauld bizi izan zen tokia ere ikusiko dugu. Gaur egun milaka jarraitzaile dituena da federa bihurtutako Frantziako hori (bere garrantziagatik, hemen jarriko dugu haren biografia); harresien eta haien Jerusalemgo sarreraren zortzi ateen inguruko ibilaldia: Mea Sharim auzoa, ultraortodoxo diren judu gehiengoaren ghettoa; Ilobi Santuaren atearen ixtea, mendeetatik hona musulman familien esku dagoena.
Bestalde, beti batzen ditugu erromes guztiak, hilero edo hamabostero, erromesaldia hasi orduko, beraien artean elkar ezagut dezaten, erromesaldia zehatz-mehatz gerta dezaten eta bakoitzari datorkiozen galderei erantzuna eman ahal diezaiegun. Benetako senidekortasunak eta adiskidetasunak sortzen dira. Batzarretara joan ezin direnei, guztiaren berri ematen zaie guztiei telefonoz, nahiz whasappez nahiz korreoelektronikoz.
Erromesaldiaren arrakasta etortzen da baita toki ezberdinetan egoteko izaten den gertatzean eta parte hartzen dutenen artean sortzen den anaitasun giroan. Hori da gure erromesaldien beste berezitasun bat.
Bakarrik ere eman zenezake izena. Ez arduratu. Lehenengo unetik familian sumatuko duzu zure burua.