Bilboko Elizbarrutiko parrokia batean eta bestean kokatuta gauden kristau talde bat gara. Jesus Nazareteko Maixua ibili zen bideetatik zehar ibiltea eta gure fedearen sustraietara bihurtzea nahi dutenei laguntzea nahi dugu. Bestalde, Galileak eta Jerusalem-ek baretu, garbitu eta arindu egiten dituzte bihotzaren sentipenak eta arima zuzpertzen dute. Erromesak ere terapia horretan esku har dezatela gura dugu. Azken baten, “bosgarren ebanjelioa” esan zaiona biziki irakurtzea da nahi duguna. “Lur Santua ezagutarazteak bosgarren ebanjelioa transmititzea esan nahi du” (Benedikto XVI.). Eta doazenak berriztuta itzuli daitezen laguntzea. Ez dugu kerik saltzen!
Asmo hori aurrera eramateko gaudenok:
Tfno: 635 70 31 75. suhescun@outlook.es
Tfno: 608 34 20 84. amadordguezmuniz@gmail.com
2009. urte inguruan hasi ginen Lur Santura erromesaldiak antolatzen, beti 54 lagunekin, herrialde haietako autobusetan gehien sar zitezkeenak. Birritan geratu ginen erromesaldia egin gabe: 2019an eta 2020an, Kobid Pandemia zela eta lehenengo. Eta gero, Israelek Palestinaren aurkako gudua zuela eta, 2023 eta 2024 urteetan.
Beraz, bostehun lagun baino gehiago dira Lur Santuan izan direnak, gure eskuz eta gure gidaritzapean. Asko izan dira bizi izandako bakar eta talde bizikizunak, ez guk ez inork atzean utzi nahi ez dituztenak..
Nazaret, Galileako itsasoa, Kafarnaun, Magdala, Jordan… kenezineko tatuaje bezala euren larruari itsatsita geratu diren hitz majikoak dira. Nola ahaztu?
Nazareteko Maixuaren urratsen atzetik lau egunetan ibiliko garen Jerusalem; Jerusalem “munduko hiririk handiena, hiru lau kale gurutzatzen badituzu beste kontinente baten, beste belaunaldi baten eta baita beste giro baten era aurkituko zareena”. Israleldar idazle zarituena den Amos Oz-en oroimenetan sutan ezarritako hitzetan geratu diren hitzak dira.
Ahaztu ezina da! “Zutaz ahaztu banendi, Jerusalem, geldi bekit eskua elbarri. Geldi bekit mihia ahosabaian itsatsirik” (137 salmoa).