Jesusen urratsak jarraituz

Jesus ez dugu amesetazko personaia, hezurrezkoa eta haragizkoa baizik, historiaren une batekoa, lurralde jakin batekoa. “Lur Santuko Lagunak”en eskutik, bera ibili zen toki guztietatik, banan banan eta zehaztasun guztiekin, ibiliko zara. “Zapaldu zituen Galileako bideak” esaten zuen Renan-ek. Ez digute ardura Lur Santuan erazpenez beterik dauden toki asko. Bai historiak baieztatzen dituen tokiak.

Esperientziak lagunduko dizu Nazareteko maixuaren taupadak sumatzen eta Gizadiaren historia aldatu zuen aparteko gizakia aurkitzen. Hori da gure lehenengo eta garrantzitsuena den asmoa.

Yeshua zuen izena, eta ia ziur atsegin zuela. Bera aitak jarria zuen erdainkuntza egunean. Gizon hain arrunta zenez, aldi hartan zerbait gehitu behar zitzaion ondo ezagutzeko. Horregatik, bere herrian “Jesus, Joseren semea” deitzen zioten edo “Nazareteko Jesus”.

Galileako judua zen. Nazaret izena zuen hiri batetik zentorren, hirurehun inguru biztanle zituen baserri ezezagun batetik.Eskulangilea zen bere aita. Galilean arameoz hitz egiten zen. Hori zen Jesusen ama-hizkuntza. Zalantzarik gabe, arameoz hiz egin eta pentzatzen zuen, baina gerkerarekin  zuen harremana uste izan den baino sendoagoa izan zen, batez ere Seforisera lan bila urreratu bazen.

Bere herria menperatuta zuen Erromatar Agintzapean jaio zen. Ez zuen Zezar Augusto ez Tiberio ezagutzeko aukerarik izan, baina haiei buruz hitz egiten entzun zuen, haien irudia ere txanponetan itsatsia ikusi zuen eta bazenkien mundua menperatzen zutela eta Galilearen jabe zirela. Menperatutako herri baten herrikide zen Jesus.

Erromak ez zituen menperatutako herriak betetzen, baizik eta bere izenean kontrolatzen zituzten agintari menpekoen bidez agintzen zuen haiengan. Herodes Nagusia izan zen ankerrena. Lurraldea bere menpean izateko eta matxinadak ekiditzeko gotorleku batzuk eraiki zituen, Belendik hurbileko Herodion eta Masada. Gainera, monumentuzko erreinu handia sortu zuen, eta, horregatik, garai hartako eraikitzaile handienetarikotzat hartua izan zen: Itsasoko Zesarea eta Jauretxea izan ziren bere eraikinik bikainenak.

 

Beraren heriotza baino lehentxoago jaio zen Jesus. Ez zen egoera asko aldatu haren heriotzan, K.a. 4. urtean. Galilean, Antipas haren semeak ordezkatu zuen, lurralde hartan  K. a. 4tik K. o. 39. urtera arte buru zela. Bere menpeko izan zen Jesus, honen bizi guztian.

 


Lurralde joria zen Galilea. Baserri eta nekazaritza ugari zegoen bertan; alde menditsuan  zegoen Nazaret eta sei kilometrora Seforis, Galileako hiriburua. Nazaretetik hurbil, hiru hiri garrantzitsu  zeuden, arrain ugari eta ur geza zuen aintzira baten ondoan: Kafarnaun, Magdala eta Tiberiades. Lurralde hauetan ibili zen Jesus bere haurtzaroan eta gaztaroan.

Erromatar agintearen gizarte nekazarietako ezaugarri bat hauxe zen: Baserritar gehienen eta hirietan bizi zen gutxiengo txikiaren arteko ezbardintasun handia. Jesusen ezagutu zuen ziurtasun eza  eta ertzeko txirotasuna sortzen zituen egoera hau.

Jesus Nazaret utzita Kafarnaunera joan zenean, “Jaunaren erregetza”ren bere mezua egoera hurarentzat kritika gogorra izan zen, behartsuen eta gose zirenen aldeko babesa, gizarte hartako azkenenen harrera eta hirietako aberatsen bizimodu arranditsuaren gaitsespena.

Jesusek lagun haien sufrikarioa bizi zuen eta Jainkoak guztien Aita-ama bezala agindu zezakeen mundu berria, zuzenagoa eta anaikorragoa bilatzen zuen. Bere bihotza geroago eta indartsuago betetzen zuen zerbait egitera eraman zuen bure bizitza. Berak Jainkoaren erregetza” deitzen zion horri. Bere bizitzako grina nagusia izan zen, buru-belarri lortzen ahalegindu zena. Nazareteko langile hura bere herriak “Jainkoaren erregetza” onar zezan  laguntzen bizi izan zen. Familia utzi zuen, bere lana ere bai, basamortura joan zen, Joan bataiatzailearen mugimenduari itsatsi zitzaion, gero hau utzi zen eta laguntzaileak bilatu zituen.

Jainkoaren esperientzia berri batera deitzen ibiliko da Galileatik zehar. Ez ditu hitzaldi teologiko handiak esango, ezta larunbatetako batzarretan denek ondo ezagutzen ez duten hizkuntzan irakurtzen diren liburu sagaratuak aipatuko. Bizitzatik hitz egingo du, erraz ulertzeko ipuin xumeen bidez, baina baita ekintzen bidez ere. Denek eskura zezakeen bere mezua.

Ezhoikoa eta ulertu ezina zen bere bizitza eta laster hasi ziren kritikak eta gaitzespenak, batez ere elizgizonen eta aberatsen artean.

 

Iturrien arabera, denetik deitu zioten: tripazai, mozkor, bekatarien lagun, samaritar, deabrudun. Eta azkenean… desagertarazi zuten, erditik kendu zuten, bilau zikin bat bezala. Bizi izan zuen eta burrukatu zuen arrazoiaren martiri izan zen. Tiberioren erregetzan, Pontzio Pilato agintariak heriotzara zigortu zuen. Pilatok heriotza zigorra izenpetu  eta Jesus gurutziltzatzea agindu zuen; baina jauretxeko eta hiriburuko familia ahaltsuek bultzatuta egin zuen. Pilatoren aginduetara zeuden gudariek hil zuten Jesus, baina horren hasieran apaiz nagusia aurkitzen da, Jerusalemgo apaiz aristokraziak lagunduta. 

Irakurri “Jesusen azkenengo astea”, IV. artikulua.